miércoles, 24 de mayo de 2017

ALBUMA





IRAGANEKO 

MOMENTUTXOAK




Argazki honetan, Hondarribira txango bat egin genuen eta 3 urte geneuzkan. Ikusi daitekeen bezela, autobusez joan ginen, ibiltzen joan izan bagina ez ginatekeen inoiz iritsiko. Oso alai gaudela dirudi, batzuk nekatuak egon  arren. Egun horretan hondartzara joan ginen eta harearekin jolasten ibili ginen, testura ezberdinak ukitzen eta hainbat jarduera egiten. Txango hau oso politta iruditzen zait Haur Hezkuntzan egiteko, izan ere, ikasleen arteko harremana estutzen da, bai eta norberak duen konfiantza sustatu jolas kooperatiboen bidez.
 






 Argazki honetan, 5 urte ditugu eta belardi batean gaude poz-pozik eta eguraldiaz disfrutatzen, izan ere, zerua oskarbi zegoen eta izugarrizko eguzkia egiten zuen, horregatik batzuk bixera daramagu buruan. Egun horretan, naturaren garrantzia erakutsi ziguten, hau errespetatu behar dela, baita zaindu ere.






Gabonetako argazki bat da hau, eta atzeko aldean, kortinetan, "Urte berri on" irakur daiteke. Momentu honetan, eszenarioan gaude guk prestatutako gabon kantak abesten gure familia begiratzen ziguten bitartean. Jarduera honek, haur bakoitzaren konfiantza garatzen du, izan ere, gelaren momentutxoa da eta baita zure momentutxoa ere. Gainera, zure familiako kideak harro eta pozik ikustean, alaitasuna transmititzen dizute. Gainera, antzezleku batera igotzea garrantzitsua da, horrela lotsa galtzen ikasten delako eta ez hainbeste beldurra edukitzen jende aurrean hitz egiterakoan.  

Mostrando 20170531_003305.jpg

Inhauterietan, ume bakoitza mozorrotuta zetorren etxetik, baina ez beti. Gehienetan, mozorroak erositakoak ziren eta nire ustez, horrela ez da ez sormena ez talde-lana bultzatzen, baizik eta bide erraza billatu, izan ere, horrela ez da denborarik galtzen.


Mostrando 20170531_003039.jpg

Konturatu naiz hezitzaile hau berdina dela, beraz ez dela hezitzailearen arabera mozorroa aldatzen, agian urtero ezberdina egiten zen. Gure mozorroa plastikozko poltsak, eta guztiak nahiko berdinak eta jarduera hau ez da guztiz librea. Horretaz gain, poltsetan nahi genuena ipini genezake, baita txanoan ere.



Mostrando 20170531_001524.jpg

Zein ondo pasatzen genuen psikomotrizitateko saioetan! Argazki honetan guztiok pozik geunden ikasten eta deskubritzen genuen bitartean. Gainera, haur batzuek besteen oinetara begiratzen zuten horrela imitazioz bereganatzeko egin behar ziren mugimenduak. Koordinazio eta lateralitatea lantzeaz gain, batzuk sormena era lantzen zuten jolas sinbolikoaz baliatuz eta zapiak ipinipz. Argazki honek oroipen pila bat ekartzen dizkit burura!!


Mostrando 20170531_001825.jpg

Album honekin amaitzeko, kutxaespaziora egin genuen irteera baten argazki bat ipini dut. Irteera hauekin asko disfrutatzen nuen, izan ere, gauzak modu didaktiko eta bisual batean ikasten eta barneratzen nituen. Gainera, horrelako lekuetan beti talde-lana bultzatzen saiatzen dira. Honetaz gain, esperimentuak eta objetuak zure eskuekin ikutu eta zure begiekin ikusi ahal dituzu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario