Kanpoan hitz egindako hainbat kontzeptu nire bizitako esperientziekin elkartzea erabaki dut.
Espainiako historia interesen arabera ematen da eta euskadikoa gutxi ematen da, benetan interesatzen zaiguna. Gurasoek gelan gertatzen dena jakin behar dute. Ebaluatzeko sistema bati buruz hitz egin dugu oso interesgarria iruditu zaidana : irakasle bat, ikasleek hautatutako heldu bat, irakasleek hautatutako beste heldu bat eta beste ikasle bat elkartu ondoren, hauek ebaluatuko zituzten haurren aurkezpenak, horrela, hainbat ikuspegietatik ebaluatuta egongo litzateke. Beste alde batetik, ez da berdina animaliak edo edozein gauza paperean ikustea edo naturan ikustea. Nire kasuan, gusanos de seda eduki genituen Lehen Hezkuntzako lehenengo mailan eta hauek zaindu genituen tximeleta bihurtu ziren arte, beti gogoan izango dut jarduera hau. DBHn kanpora ateratzen ginen gure biologiako irakaslearekin(aranzadin lan egiten zuena) eta zuhaitzak, loreak, animali txikitxoak... aztertzen genituen. Honetaz gain, eskolak herrian eta gizartean pisu handia daukate, eta herrian egindako jarduerak sustatu beharko liratekeela uste dut, ni pertsonalki Irungo jende asko ezagutzen dut baina musikagatik, ikasjolasagatik, udalekuengatik... baina ez dut inoiz egin eskoola guztiak elkartzeko jarduera edo proiekturik. Honetaz gain, gehienetan liburua jarraitzen genuen klaseetan, baina irakasle guztiak ezberdinak ziren eta klaseetaz disfrutatzen zuten irakasleek egiten zuten guk ere disfrutatzea, liburuan zegoena eman arren, modu didaktiko batean ematen zuten eta beti anekdotak kontatzen, edo debatitzen geunden. Nire eskolan bai egiten genuela gabonetan antzerki moduko bat, dantza eta letrarekin eta hori bakarrik ikasleek prestatzen genuen, benetan gauza oso polittak ateratzen ziren. Baina ez dugu inoiz beste eskola batekin egin, hori da faltan botatzen dudana. Gaur ere, ingelesari buruz hitz egin dugu ets interesgarria iruditu zait, teorian dena egiten jakin arren, jende askok ez dakielako konbertsazio bat edukitzen. Ni pertsonalki, klase partikulaterra joaten nintzen baina ez eskolan gaizki nenbilelako, baizik eta eskolan gutxi eta gaizki erakusten dutelako ingelesa. Nire kasuan, DBHn aurkezpenak egiten genituen ingelesez, ariketa oso polittak adibidez: toki ezberdinetara joan eta entrebista bat egin han lan egiten zuenari, adibidez nire taldea hotel batera joan ginen eta hotelean lan egiten zuen pertsonari prestatutako galderak egiten genizkion eta gero grabazio hori gelan jartzen genuen. Oso gauza interesgarriak atera ziren. Gainera, DBHn, atzerritik zetozen pertsonekin egoten ginen astean ordu bat ingelesez hitz egiten eta hori asko gustatzen zitzaidan. Honetaz gain, batxilergoko 2. Mailan ingeles orala egin nuen, eta asko asko asko hobetu nuen ingelesa, gai ezberdinetaz hitz eginez baina ingelesez.
OTSAILAK 20
OTSAILAK 24
Behaketa astea
MARTXOAK 3
Gaur, zer den didaktika ikusi dugu: irakastearen artea.
Deigarria iruditu zait testu bat irakurtzen ari ginen bitartean, ermeneutikari buruz hitz egin dugu. Hitz horri bueltak ematen hasi naiz eta kontzeptu hori Filosofian eman nuela Platonekin batera konturatu naiz. Horregatik klasea bukatzean Andoniri galdetu diot ea Platonek hori defendatzen zuen ala ez.
MARTXOAK 6
Egun honetan, ez nintzen joan baina esan didate gmailera bidali zuen irakurteta bati buruz hitz egin zutela. Honetaz gain, Andoni dezepzionatuta zegoela esan zidateb, izan ere, inork ez zuen esanguratsua zen artikulua irakurri, Andonik ere azaldu zuen berak ez duela besteekiko konfidantza gutxika irabazten, baizik eta berak hasieran eskua eman ordez, beso osoa ematen duela, eta konfidantza galduz joan daitekeela.
MARTXOAK 10
Programa didaktikoa
Bakoitzak bere xedeak ditu, adibidez, pozik bizitzea, horretarako, konpetentzia horiek kunplitzeko xede batzuk jartzen ditugu. Adibidez, izatea erakustea: bere burua ezagutzea, bere sentimenduak ezagutzea... Horretarako eduki batzuk eman behar zaizkie: jarrerazkoak adibidez, enpatia, sentimenduak, kontzeptuzkoak. Hori metodologiaren barruan agertuko da, programazioan, unitate didaktikoan.
Konpetentziak bi motazkoak izan daitezke: oinarrizko konpetentziak eta zehar konoetentziak.
Astelehenan feedback, ostriala magistral, astelehenean klase egingo dugu.
Gaur dezepzionatuta sentitu da Andoni, izan ere, asko ematen duela eta ez duela ezer jasotzen nabaritzen du.
MARTXOAK 17
Klasearekin hasteko, moduloko lanei buruz hitz egin dugu, ea galderarik dauzkagun, ea nola antolatuko dugun lana...
Ondoren, astelehenerako egin behar zen programa didaktikoa ez zela egin behar esan zigun, azterketa egunerako dela baizik. Ikasleok ez genuen sinisten! Andonik esan zuen bezela, "clase venganza" izan zen, nahi zuelako guk sentitzea berak sentitzen zuena, hau da, lan handia egiten zuen klaseak prestatzeko eta gero ez zuen ikusten gure aldetik motibazioa, ezta lana ere.
Programa didaktikoan zer sartu behar da?
Sarrera: Zergatik gai hau? Zer landuko da?
Gaitasunak:
Metodologia
Helburuak
Edukiak
Ebaluazio irizpideak
Ebaluazio prozedura
Zeri erantzun behar dio unitate didaktikoak?
OCDari, ICP. OCDak sortzen dituzten konpetentziei erantzun behar die.
Hiru fase eduki behar ditu unitate didaktikoak: lehenengoan (hasierako fasea) zer eta zertarako, zein den gure intentzioa, ondoren, garapen-fasean, jakintza eman. Azkenik, aplikazio- eta komunikazio-fasea.
MARTXOAK 20
Gaur, bideo bat ikusi dugu Antzuola ikastolari buruz.
Arazoetan oinarritutako ikaskuntza/PBL:
-Metodologia
-Helburuak
-Konpetentizak
-Irizpideak
-Ondorioak
-Taltekatzea
-Denborializazioa
-Espazioa
-Aniztasun trataera
-Baliabideak
ANTZUOLA-- EUGENIO SASIETA
Umeak sartzen direnean ez dira ezer jakin gabe sartzen lehenago pentsatzen zen bezala. Ume bakoitzak bere izaera dauka eta honek aniztasuna dakar. Aniztasuna oso garrantzitsua da komunitate bat izatera laguntzeko. Bakoitzak dakiena esan behar du, entzun eta elkarrekin pentsaera aldatu edo berdina pentsatu. Bere helburua mundua ulertzea da eta ondo pasatzea, lehenago gaizki pasa zutelako eta kontrakoa egin nahi dutelako. Disfrutatzen ikas daiteke, emozioak sentituz, izan ere, beti sentitzen ditugu emozioak. Erronkak egin behar dituzte umeek, baina jakin behar dute erronka horiei aurre egiteko gai direla, eta ondoren errekonozimendu bat jaso, bestela ez direlako motibatuta egongo, taldearen errekonozimendua ere, horrela emozioak elkarrekin sentituz eta komunitate bat sortuz.
Ez dute denboralizazio itxita, ezta curriculum itixa ere;edukazio emergente eta dinamikoa da.
Adin ezberdinetako umeak elkarrekin: gelak irekita eta harremanak estutzeko aukera dute txokoetan, nahi dutenarekin egon eta nahi dutena egin dezakete txokoek ematen dituzten aukeren barruan.
Txokoetan proiektauk sortzen dira (ez planifikatuak). Proiektuak elkartzean taldeko proiektu bihurtzen dira: adibidez izar bat 12 puntarekin ikusten badute, hortaz hitz egiten hasten dira eta errealitatean 12 ulertza da proiektuaren helburua. Gai izan behar dira esateko zer egin nahi duten eta nola egin dezaketen hori. Autonomia sustatu.Galderak planteatu, ekintzak... eta hori irakasleentzat oinarria da jakiteko zeintzuk diren ikasleen desioak. Umeek zerbait eskatzean ez du planifikazio itxi bat izan behar da, proiektuak lehioak izan behar dira bideak erakusten, zuhaitzei adar berriak ateratzea lortu behar da. Umeei planoak egitea eskatzen zaie, batzutan zehaztuak eta beste batzuk ez hainbeste. Beti pentsatu: ZER EGIN BEHAR DUT ERREALITATEAN KOKATZEKO?
Garrantzia prozedurari ematen zaio baina aniztasuna errespetatuz, ez zaie kontzeptu bat erakusten, bakoitzak bere erara egiten du eta berdina lortzen dute. Jarrera OSO garrantzitsua da, bai hezitzaileeena bai haurrena.
Arazoei aurre egiteko modua dago; bakoitzak ahal duena egiten. Intentzioa oso garrantzitsua da eta ez da baloratu behar ea ondo edo gaizki egin duten. Izan ere, proiektu batean gaizki dauden adibide batzuk erakutsi ditu Eugeniok, eta bere intentzioa ez da gaizki dagoela esatea, baizik eta behatu zer egin duten ulertzeko non dagoen akatsa eta zer egin hori zuzentzeko. Subjetiboa izan ordez pentsa daiteke: ea honek zer pentsatzen duen. Helburua da gero taldeak proiektuari forma emtea. Gauza ez da zer idei on egon diren klasean, baizik eta zer idei egon diren eta talde osoak hartzea idei guztiak.
MARTXOAK 24
Lehenengo, aurreko klasetan egin genuena errepasatu dugu.
Antzuolako eskola soziokritikoa da, haurren ongizatea bilatzen dute, konpetenteak izaten irakatsiz.
Bideoetan nola izan daitekeen ikaskuntza bat esanguratsua ikusi genuen.
Ebaluazioaren bilakaera ikusi dugu: hasteko, pretylerianoa da, hau da, ebaluazioa neurketa batean baloratu daitekeela (baina gure ustez, garrantzitsua prozesua da). Ondoren , mnemotekniari buruz hitz egin dugu, konstruktibismoa iristean, pentsatzeko era aldatu zen, izan ere, hezkuntza ez zen pentsatzen zena. Horretaz gain, ebaluazio ezberdinak aurki ditzazkegu:
Holistikoa vs espezifikoa: Holistikoa da ezin daitekeela arazoa ulertu guztia ulertu gabe. Gauza guztien baturak bakarrik emango digu zerbaiten esplikazioa. Espezifikoa da gauza bat hartu eta mekaniko bezala ulertu.
Kuantitatiboa vs kualitatiboa: bien batura hobea izango da hezkuntzan.
Formatiboa vs sumatiboa: Sumatibak programa bat efizientea den ala ez neurtzen du: adibidez, ume guztiek zerbait ulertu badute, programa efizientea izan da. Beste alde batetik, formatiboaren helburua irakaskuntzaren inguruan informatzea da.
Normatiboa vs kriteriala
Iniziala vs finala
Interna vs kanpokoa. Kanpokoa: adibidez: pisa. Era internoa: zure ikasleek egin dezaketena
Azterketak frogak eta kontrolak
MARTXOAK 27
Etxeko lanak: Eugenio sasietarena
Behaketa motak
Behaketa globala: osotasunean behatzea haur bat.
Behaketa sistematikoa: irizpide bat kontuan hartuz, ordenatu, adibidez erabilgarritasuna: zerbait mozteko objektuak jarri erabilgarrienetik ez dna erabilgarriara.
Behaketa kanporatzailea: Gauzen arteko berdintasunak eta ezberdintasunak.
Behatutakoaren komunikazioa: Haurrak adierazi dezakeena baino gehiago behatzen du: adibidez, badaki pertsona bat bestea baino altuagoa dela, baina ez daki hitzekin nola adierazi, eta gauza horiek, adierazpen grafikoa, ahozkoa, plastikoa eta lengoai korporala, garatu behar dituzte gure laguntzarekin.
Esperimentaziooa: Printzipio didaktikoak
Ezagutza sentso-pertzeptiboa
BETIERE IPC barnean
Zein dago klaustroaren barruan? Nola eraldatzen da metodologia? Klaustroan hitz eginez eta familiekin, baina kosta egiten du.
ELKARRERAGINARI, ESPERIENTZIARI ETA KUMINIKAZIO HARREMANEI GARRANTZIA EMAN ((esaldia)
Cascon: el conflicto como medio de aprendizaje IRAKURRI
Globalizazioa errealitatera hurbiltzeko formula gisa- Antonio Zabala
Amparo escamilla: la competencia en la programación del aula edición grap
Crentros de insterés... irakurgaia. Crollyk esaten zuen materiak informazioz kargatuta daudela. Ikasleek jarrera pasiboa edukitzen dute dauzkaten irakasgaiak ez direlako ez interesgarriak, ezta erakargarriak ere haientzat eta horregatik ez dutela ikasi nahi. BIZITZARAKO ERAKUTSI BEHAR GENIEKE. Urteen poderioz, materiala zailtzen joan daiteke: adibidez lentejak. Baina 4 urterekin 2 ume ezberdin; batek 4 gauza jarri eta besteak 50 jartzen baditu biek oso ondo egin dute, ez du gutxien jarri duena gaizki egin.
ERRESPETATU
MARTXOAK 31
Gaur ezin izan naiz klasera joan, izan ere, Lidek proposatu zidan Lasarteko haur eskolara joatea bere amarekin batera (han lana egiten duena) korrikarengatik egingo ziren jardueretan laguntzeko eta guk ere ikasteko. Hasieran, iritsi ginenean, bere amak haur eskola osoa erakutsi zigun eta pixka bat zaharkitua dagoen arren, bere xarma duela iruditzen zait. Pila bat gustatu zaidan atala, zegoen terraza antzeko bat izan da; hau egurrezkoa zen eta argi naturalez beteta zegoen espazio hura.



Honetaz gain, Piklerren metodologiarekin lan egiten zutela aipatu ziguten, horregatik haurrei esperimentatzen usten zieten, horrela haien autonomia garatzeko, baita konfidantza sustatu ere. Material ezberdinekin esperimentatzeko, batzutan, gela pelotez, ogi xehetuez, hostoez... betetzen zuten. Aipatzen ari naizen azkenekoa, album ibiltarian zeuden argazkietan agertzen zen. Aipatu behar dut ere, album ibiltariaren jarduera oso originala iruditu zitzaidala. Album hori, haurren argazkiz beteta zegoen, egun ezberdinetakoak eta ekintza ezberdinetakoak eta egunero, haur ezberdin batek eramaten zuen etxera bere familiarekin album ibiltaria kuxkuxeatzeko.
Behin gelan geundela, hasiean urduri xamar nengoen, baina denboraren poderioz, geroz eta gustorago sentitzen joan naiz. Korrikaren inguruan egindako ekintza oso politta iruditu zait, izan ere, haur eskolak bere korrika propioa egin du.
Amaitzeko, hainbat ordu disfrutatzen egon ondoren, pena izugarria eman dit haur eskola horretatik joatea eta jada irtetzean, haur horiek faltan botatzen nituen.
IZUGARRIZKO ESPERIENTZIA!
Hurrengo bideoan, bakarrik lehenengo sengunduetan agertzen gara, baina ikus daiteke zenbat disfrutatzen ari garen!
APIRILAK 3
Gaurko klasesan, programazio didaktiko baten eredua ikusi dugu, baina lehen hezkuntzakoa.
Lehenengo, justifikazioaren bidez, aipatu behar da zergatik ari zaren programazioa egiten, ondoren, hurrengo puntuak: kokapena, helburuak, edukiak, irizpideak, metodologia, ebaluazio, unitate didaktikoak eta azkenik, bibliografia. Metodologiaren barruan hurrengoa sartu behar litzateke: denbora, printzipio metodologikoak, jarduera motak eta irizpideak, taldekatze moduak, irakaslearen papera, irakasleen koordinazioa eta baliabideak.
Beranduago, Andonik bidalitako dokumentuan, edukien eta helburuen arteko loturak egin ditugu. Talde bakoitzak, helburu bat hautatu dugu eta horrekin zerikusia dituzten edukiak aztertu. Guk hautatako helburua hurrengoa izan da interesgarria eta polita iruditu zaigulako:
Errespetuzko, laguntzako eta elkarlanerako jarrerak eta ohiturak garatzea, bere jokabidea besteen beharretara eta eskakizunetara egokitzeko; eta mendetasun- edo nagusitasun-jarrerarik ez izatea.
Zenbait edukik zerikusia zutela ikusi dugu, baina hauek gehienbat arreta deitu digutenak:
Jarrera positiboa izatea helduekin eta parekoekin, afektuzko eta enpatiazko harremanak ezartzeko.
Taldeko eginkizunetan, elkarri eragiten eta lankidetzan aritzeko aldeko jarrera izatea, eta ingurukoen zailtasunen aurrean sentikortasuna erakustea.
Egunerokotasuna arautzen duten taldeko arauak eztabaidatzea, haien inguruko gogoeta egitea, aintzat hartzea eta errespetatzea.
Ondo egindako lanari garrantzia ematea, akatsak aitortzea eta ekintzak hobetzeko zuzenketak onartzea.
Klase hau orokorrean zaila eta nahiko arrotza izan dan baina nire ustez, gauza dexente ikasi ditut.
APIRILAK 7
Cajas de vida (hezkuntza berritzailea)
Dekretua
Sarramona (tertulia)
Curriculum dekretua
Paradigma
Esanguratsua
Programazio didaktikoa
Antzuolako eskola
Ebaluazioa
Centro de interes
Eskuartze printzipioak
Programazioa didaktikoa (Andoni)
Programazio didaktikoa zer da? Urteko programa. Unitate didaktikoa programa osatzen duten unitateak. Heziberri programaketa didaktikoak zer proposatzen du? Bi dokmentu dauzkagu, curriuclum zaharra (oraindik erabili daitekeena) eta heziberri berria. Heziberri berria proposatzen du Andonik. Dekretua jarraitu behar da (OCD), ikastetxe bakoitzak egiten duen curriculuma ere bai, curriculum hori urtero aldatzen da. Ikasturteko programazio didaktikoak, edo zikloko programazioak, gutxienez hurrengo elementuak izango beharko dituzte:
-Oinarrizko zehar konpetentziak eta oinarrizko diziplina barneko konpetentziak
-Helburuak
-Edukiak
-Ebaluazioa
-Metodologia
Helburuak eta landu beharreko edukiak curriculumetik ateratzen dira (edo heziberri).
Andoniren hezkuntzaren xedea mundua aldatzea da
Edukiak kontzeptuzkoak, prozedurazkoak eta jarrerazkoak izan behar dira. Jasotzea, finkatzea eta helaraztea. Currriculum zaharrean 7 konpetentzia daude eta, garapen afektikoba, bizikidetzarako funtsezko jarraibideak...
(Curriculum zaharraren 7.artikuluan gaitasunak)
Gaitasunak curriculum zaharrean eta heziberrin ezberdinak dira. Zaharrean gaitasunak ia ia konpetentziak dira.
APIRILAK 10
Gaurko klasean, programazio didaktikoarekin hasi gara baina lan modularra egiten amaitu dugu. Izan ere, asteazkenerako geneukan moduloko lana eta geneuzkan galderak planteatu ditugu.
APIRILAK 24
Lehenengo, dilanei buruz hitz egin dugu, zer bota duen faltan Andonik, HORRETAZ GAIN EGUNERO ZE NOTA JARRI BAKOITZARI ERABAKI DUGU
EBALUATZEKO BI MODU EGON DAITEZKE:
Lehenengo kasuan, atal bakoitza ebaluatu beharko genuke, baina ideia hori ez zaigu erakargarria iruditu taldeari, hala nola, "cajas de vida, curriculum dekretua, Sarramona, paradigmak, esanguratsuak, programazio didaktikoa, ebaluazioa, eskuartzea, globalizazioa, Antzuola ikastola, interesgarria, dilan, azterketa.
Ebaluatzeko beste modua, egin behar den jarduera bakoitza bere osotasunean ebaluatu beharko litzateke, hala nola, dekretua, argazkia, blog, dilan, azterketa, programazio didaktikoa. Ideia hau gehiago gudtatu zaigu, horrela blog osoa ebaluatzeko aukera dugulako.
APIRILAK 28
Ez nintzen egon musikako festibal batera joan nintzelako baina esan didate artikulu bat irakurri zenutela eta nahiko triste jarri zela Andoni. Gainera, bere klasea ebaluatzea eskatu zigun e-mail baten bidez. Honetaz gain, Dilanean curriculum ezkutuarekin edukitako arazoak irakurri zituzten, baita pentsamendu kritikoari buruz hitz egin ere. Nire, ustez, pentsamendu kritikoa txikitatik garatu behar dute haurrek, ondoren debateetan bere ikuspuntua sortzeko gai izateko, bestela, ez dira haien kabuz pentsatzeko gai izango (askotan gertatzen dena).